LAUDIOko LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAk eskola publikoen elkarteko, IKASLAN ARABA, kide aktiboa da eta proiektuetan eta lan-taldeetan parte hartzen du elkarteko beste eskolekin, eta, bereziki, Ikasketa Iraunkorreko ERASMUS+ programa berrian. Programa honek du helburu bezala finantzatzea eta suspertzea proiektuak Heziketaren, Lanbide Heziketaren, Gazteriaren eta Kirolaren arloetan 2014-2020 aldian. ERASMUS+ programak iraunkorreko ikastaldien aurreko programak, Leonardo da Vinci eta Erasmus, ordezkatzen ditu.
EACEA erakundeak (Education, Audiovisual and Culture Executive Agency) Erasmus Goiko Heziketarako Karta (ECHE) Laudioko Lanbide Heziketa Udal Ikastetxeari eman dio Goiko Heziketako higikortasuneko proiektu indibidualetan eta lankidetzan parte hartu ahal izateko 2014-2020 denboraldian. Gehigarrizko informazioa Erasmus Politikaren Adierazpenean (Erasmus Policy Statement) D atalean azpiprogramaren barruan garatutako jardueretan hartzen du parte.
Programa honen helburuak hauexek dira:
Ikasleei Europar Batasuneko lan merkatu zabalak dituen beharretara egokitzen lagundu.
Ikasleek konpetentzi espezifikoak gara ditzaten lagundu, hizkuntza konpetentzia barne, eta lan esperientzia hartzearekin batera, herrialdeari buruzko kultura sozial eta ekonomikoaren ezagutza areagotu.
Lantegi eta ikastetxeen arteko kooperazioa bultzatu.
Gazteei kualifikazio maila altua garatzen lagundu, nazioarteko esperientziak ematen duen ikuspegi zabalagoa duten profesionalak formatuz.
Zalantzaren edota kontsultaren bat izanez gero, jar ezazue harremanetan Laudioko LHUIko ERASMUS programaren arduradunarekin: Raquel Ruiz (rruiz@laudioalde.eus)